Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu.

Gure ustez, beharrezkoa den data da genero berdintasunaren balantza egiteko eta oraindik zenbat falta zaigun berdintasun osoa lortzeko kontura gaitezen. Mundu mailan, nahiz eta lanpostu berean egon, emakumeek gizonek baino soldata baxuagoak irabazten dituzte. Unibertsitarioen artean emakume gehiago izan arren, maila gutxiagoko lanpostuetan aritzen dira, batez ere, zientzia eta teknologia arloetan.

Emakumeek ordaindu gabeko lanen neurrigabeko lana onartzen dute mundu osoan, hau da, etxeko garbiketa, atso-agureen zainketa, umeen ardura…

XXI. mendean bagaude ere, herrialde batzuetan senarrek erabakitzen dute emazteek lan egin dezaketen, gidatu edota kalera joan daitezkeen ala ez.

Amaitzeko azpimarratu nahi dugu berdintasuna ez dela soilik emakumeen ardura, gizakion ardura da. Hori dela eta, martxoaren 8an galde diezaiokegu geure buruari zer egin dezakegun egoera aldarazteko.
 

Categoría: 

qplataModelo Madurez TIC