MISIOA:

  • Ikastetxe katoliko, kontzertatu eta eleanitza gara, Enkarterri eskualdean kokatua, euskal kultura eta gizartean murgildua eta guztioi irekia. Gure hezkuntza-eskaintza hauxe da: Haur Hezkuntzako 1. eta 2. zikloak, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, LHPP eta Erdi Maila. Baita ere Etengabeko Prestakuntzari erantzuna ematen diogu, ikastaro bereziak eskainiz Ikastetxe Marista izanez, geure xedea pertsona arduradun, autonomo, ireki eta gizarte aldakorrari egokitzeko gaiak osatzea dugu. Gure ikasleriaren osabetezko prestakuntza lortzeko asmoz, etengabeko hobekuntzan oinarritutako kalitate zerbitzua eskaintzen dugu.

IKUSPEGIA:

Gure eskualdean Ikastetxe erreferentea izan nahi dugu ondorengo arrazoi direla eta:

  • Kalitatezko Hezkuntza-eskaintza osoa, gure ikasleriaren ikuspegi gizakoi eta kristauaren aldetik osabetezko prestakuntza lortzen duelarik. 
  • Ikasle zein familiei eskaintzen diegun norbanako arreta, zein berrikuntza prozesuetan ematen dugun inplikazioa.
  • Elkarganako antolaketan barruan interes-guneen atsegintasuna lortzeko konpromisoa. Kolaborazio eta era parte-hartzailean oinarritutako hezkuntza-elkartearen Ikastetxearen hezkuntza-proiektuan inplikazioa. 
  • Gizarte proiektuekiko Ikastetxearen inplikazioa. (Gizartearekiko konpromisoa). 

BALOREAK:

  • Izatearen pedagogia: Ikastetxeko langile guztiok geure harrera, hurbiltasun eta laguntzarekin ikasleriari bere osabetezko prestakuntza garatzen laguntzen diogu. Erlazioetan zintzotasuna eta pertsonenganako eta haien ohorearekiko begirunea, behartsuei arreta berezia eskainiz.
  • Gure ingurunearen beharrekiko konpromisoa: Euskal kultura eta hizkuntza zabalduz eta beste kultura batzuei irekiera suspertuz. Talde lana, gure irakaslan oinarri moduan. 

qplata